Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2015eko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3812

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, instalazio honetarako administrazio-baimena: gas natural likidotuaren instalazio satelitea eta 5 bar-era arteko gas natural kanalizatua banatzeko sarea, Bakioko udal-mugartean (Bizkaia).

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE), eta berorren aldaketetan; abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (1992-11-27ko BOE) aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskabide hau jendaurrean erakusten da, izan litekeen lehiaren ondorioetarako:

– Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, S.A.U.; helbidea: Concha Jenerala kalea, 20 zk., Bilbao - Bizkaia (PK: 48010).

– Eskabidearen xedea. Administrazio-baimena lortzea instalazio honetarako: gas natural likidotuaren instalazio satelitea eta 5 bar-era arteko gas natural kanalizatua banatzeko sarea, Bakioko udal-mugartean (Bizkaia).

– Espedientea: 48-CG-F-2015-04.

Hori guztia argitara ematen da lehiatzeko eskabideak aurkez ahal daitezen, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jenerala kalea, 23 zk., 48010 Donostia).

Lehia-prozeduran aurkezteko eskabidearekin batera, proiektua, aurreproiektua edo laburpen-memoria aurkeztu beharko da, non gutxienez honako hauek jaso beharko baitira:

• Instalazioaren xedea. Banaketa egingo den gunearen deskribapena eta etorkizunean egingo diren hedapenak. Instalazioen, sarearen eta, hala badagokio, biltegiaren kokapena.

• Ezaugarri tekniko nagusiak.

• Banaketa-sarearen planoak.

• Zenbatetsitako aurrekontua eta proposatutako instalazioa ordaintzeko baldintzak.

• Denbora-plangintza, erakundeen baimenak lortzeko, instalazioak eraikitzen direnetik banaketa-sarea abiarazi arte.

• Proiektua egiteko gaitasun legala, teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa egiaztatzen duen dokumentazioa.

Bilbao, 2015eko uztailaren 21a.

Bizkaiko lurralde ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala