Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2015eko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
3809

IRAGARKIA, xede hau duen kontratuaren lizitazioa egiteko dena: diagnostiko kardiologiko eta baskular anbulatorioen azterketen eta errehabilitazio kardiakoaren zerbitzua ematea Gipuzkoako Osasun Barrutiko pazienteentzat.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

c) Espediente-zenbakia: 38/2015-GSP.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: Zerbitzu publikoa kudeatzea.

b) Xedearen deskribapena: diagnostiko kardiologiko eta baskular anbulatorioen azterketen eta errehabilitazio kardiakoaren zerbitzua ematea Gipuzkoako Osasun Barrutiko pazienteentzat.

c) Loteak eta zenbakia: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: hainbat irizpide.

d) Esleipen-irizpideak:

Formula bidez: prezioa, 51 puntu.

Balio-judizioaren bidez: beste batzuk, 49 puntu.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua eta kontratuaren iraupena.

a) Guztira: 22.731 euro (BEZik gabeko jarduera).

b) Kontratuaren iraupena: 2015eko abenduaren 1etik abenduaren 31ra.

c) Luzapenak: bai.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Antso Jakitunaren hiribidea 35.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián 20010.

d) Telefonoa: 943 02 30 00.

e) Telefaxa: 943 02 30 93.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 28a.

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: http://www.contratacion.info eta http://www.contratacion.euskadi.eus

7.– Kontratugilearen berariazko betekizunak: kaudimen ekonomiko, finantzario, tekniko eta profesionala eta behar besteko antolakuntza. Karatulan eta administrazio-klausula berezien orrian daude zehaztuta.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 29a, 14:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatulan, administrazio-klausula berezien orrian eta baldintza teknikoen orrian zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako erregistroa, Antso Jakitunaren hiribidea 35, 20010, Donostia-San Sebastián.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Antso Jakitunaren hiribidea 35.

c) Herria: Donostia-San Sebastián.

d) «C» gutun-azalak irekitzea:

Data: 2015eko urriaren 8a.

Ordua: 11:00.

«B» gutun-azalak irekitzea:

Data: 2015eko urriaren 26a.

Ordua: 11:00.

Eskaintzak irekitzeko adierazitako datarik, ordurik edo tokirik aldatu behar izanez gero, kontratugilearen profilaren bidez emango da aditzera.

10.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

Donostia, 2015eko abuztuaren 27a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSÉ CRUZ AGUIRRE LÓPEZ.


Azterketa dokumentala