Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2015eko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3806

EDIKTUA, 79/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: Merka. apela. errek. 79/2015.

Errekurtsogilea: Amboto Developments, S.R.L.

Abokatua: Lola Ansola Zubiaurre.

Prokuradorea: Marta Pascual Miravalles.

Alderdi errekurritua: Bruno Alvarez Amezaga, Pedro Luis Berger Uranga, Imanol Lasarte Garalde, Ibon Ormaechea Irmategui, Pro-Slovak, S.L., Francisco Javier Rodriguez Aristondo eta Luis Alberto Ruiz Alvarez.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu errekurtsoan epaia eman da, 2015-06-29an, eta xedapen-zatiak hau dio:

«XEDAPENAK

Erants bekizkie Olabarría Cuenca prokuradoreak duen ordezkaritzan oinarriturik aurkeztutako alegazio-idazkiak dagozkien autoei.

Baiesten dut sekzio honek 2015eko maiatzaren 22an emandako epaiaren aurka Amboto Developments, S.R.L.k, Marta Pascual Miravalles prokuradoreak ordezkatuta, aurkeztu duen errekurtsoa, epaia argitzekoa, eta, horrenbestez, deklaratzen dugu apelatzaileak gora jotze honetan sortutako prozesu-kostuak Proslovak, S.A.ri eta Bruno Álvarez Amezagari ordaindu behar dizkiela.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

INPUGNATZEKO MODUA

Auto honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Fede ematen dut.»

Ricardo Manuel Castillo Barrios demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko uztailaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala