Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2015eko abuztuaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FEDERACIÓN DE COOPERATIVAS DE CONSUMO DE EUSKADI EN LIQUIDACIÓN
3637

IRAGARKIA, likidazioan dagoen Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa desegiteari buruzkoa.

Hau jakinarazten da: «likidazioan dagoen Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioaren» ezohiko batzar orokorrak, 2015eko uztailaren 14an bere egoitza sozialean egindako eta behar bezala deituriko bileran, erabaki zuen, bertaratutakoen aho batez, eta, beraz, legez eta estatutu bidez eskatutako gehiengoekin, federazioa desegitea eta likidatzaileak izendatzea, hori guztia Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legean xedatutakoaren arabera.

Halaber, jakitera ematen da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela, federazioaren egoitza sozialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 15a.

Likidatzailea,

MIKEL LARREA AZPEITIA.


Azterketa dokumentala