Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2015eko abuztuaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TENERIFEKO SANTA CRUZEKO LAN ARLOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3634

EDIKTUA, 144/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

AHOZKO BISTARAKO ZITAZIOA

Nik, Francisco Martin Ortega-k, Tenerifeko Santa Cruzeko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizenak, honako hau jakinarazten dut: Kontratu bat suntsitzeari dagokionez, Eusten, S.L. eta Explotaciones Turisticas Varadero, S.L.ren aurka, Eladio Yanes Dorta-k eskatuta, 0000144/2015 zenbakiarekin bideratutako autoetan honako hau erabaki da: demandatuaren helbidea ezezaguna denez gero, ediktu bidez epatu egiten da ahozko 1. ikustaldian ager dadin, epaitegi honetako ikustaldietarako salan –Tenerifeko Santa Cruzeko maiatzaren 3a hiribidea–, 2015eko urriaren 26an; eta horretaz gain, ohartarazi egiten da Lan Arloko Jurisdikzioaren Legeko 82.2 eta 83. artikuluetan xedatutakoaz. Errekeritzen zaio, halaber, egintzan agertu eta beste alderdiaren galdeketari erantzun diezaion, hala eskatu baldin badu; errekeritzen zaion moduan, demandan aditzera ematen den dokumentala aurkeztu dezan, jakitera emanez kopiak eskuragarri dituela epaitegi honetako idazkaritzan.

Eusten, S.L.ri eta Explotaciones Turisticas Varadero, S.L.ri legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan –non dauden ez dakigunez gero–, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin. Tenerifeko Santa Cruzen, 2015eko uztailaren 6an.

Hartzaileari jakinarazten zaio hurrengo komunikazioak epaitegiko iragarki-oholean egingo direla, baldin eta auto edo epai erakoak ez badira, edo epatzekoak badira.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala