Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2015eko abuztuaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3632

EDIKTUA, 283/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 283/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Diesel Iberia S.A.

Abokatua: Pilar Fortuño Souto.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: Adela Perez Salicio.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-12an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Litis honetan agertu ez dela-eta auzi-ihesean den Adela Pérez Salicio-ren aurka, Diesel Iberia S.A.ren izenean eta ordez Basterreche Arcocha prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero, auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua: lau mila berrehun era berrogeita hamahiru euro eta 15 zentimo (4.253,15), eta ebazpen honetako oinarri juridikoetarik hirugarrenean ezarritako interesak; guztiarekin ere, litis honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen hau jakinarazi bekie parteei, eta adieraz bekie ezen epaitegi honetan apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epean, betiere, aldez aurretik gordailuekiko, eta kontsignazioekiko betekizunak konpliturik eta, kasua bada, legez ezarritako tasa judizialak ordaindurik.

Epai hau, behin betiko epaitu baita lehen auzialdi honetan, eman, agindu eta sinatu dut.

Adela Perez Salicio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala