Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2015eko abuztuaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3629

EDIKTUA, 346/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 346/2013 prozedura arrunta.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizenak,

Fede ematen dut:

346/2013 judizio arruntean, epaitegi honetako epaile magistratuak, María José Galindo Olea-k, epaia eman du 2015-06-19an.

Remigio Gutierrez-en eta Trinidad Soberon-en jarauntsi jasogabea eta jaraunsle ezezagunak eta zehaztugabeak non dauden ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaie epaia, eta, gainera, aditzea ematen zaie ezen ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. eta 449.4 artikuluak). Idatziz aurkeztu beharko du errekurtsoa, epaitegi honetan, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea izango du, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan, bestalde, honako hauek adierazi beharko ditu: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hogeita hamarrean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala