Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2015eko abuztuaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3627

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorkuntza, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 10eko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan sorkuntza, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 9. artikuluak xedatzen duela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko direla eta batzorde horietako kideak izendatzea eta batzordeen osaera argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Film laburren produkzioaren modalitatean balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Begoña Vicario Calvo andrea

– Arantza Ibarra Basañez andrea

– Angel Burgaña Aldarondo jauna

– Alberto Arizkorreta Gurutzeaga jauna

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Teknikaria).

2.– Proiektuen garapena eta zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumentalen produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak, berriz, kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Elena Manrique Pascual andrea

– Coro Odriozola Sagastume andrea

– Vanesa Fernández Guerra andrea

– Begoña del Teso Feijoo andrea

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 24a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala