Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2015eko abuztuaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3625

AGINDUA, 2015eko uztailaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arteako udalerriko (Bizkaiko) «Arratia» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Arteako udalerriko (Bizkaiko) «Arratia» Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Kontuan harturik Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifiko arautu gabea ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan xedatzen dela irakasleei zer titulazio eskatu behar zaien musika-eskoletan irakatsi ahal izateko (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016ko ikasturtetik aurrera Bateria musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ikastetxe honi:

Kode-zenbakia: 48010489

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa

Izen espezifikoa: «Arratia»

Titularra: Arteako Udala

Helbidea: Herriko plaza 1

Udalerria: Artea

Lurralde historikoa: Bizkaia

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, fliskornoa, klarinetea, saxofoia, zeharkako txirula, bonbardinoa, tronpeta, tronboia, perkusioa eta biolontxeloa.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia eta txalaparta.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta bateria.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 15a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala