Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2015eko abuztuaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3587

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariaren 2015eko uztailaren 20ko Ebazpenaren jakinarazpenari buruzkoa. Ebazpen horren bidez xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 1232/2015-A prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi helegiteari dagokion PCA-596/2015-VI administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere epaitegi horretan ager daitezen.

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak 1232/2015-A prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-helegiteari dagokion PCA-596/2015-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Auzi-helegite hori Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2015eko martxoaren 10ean emandako ebazpenaren aurka jarri da, Giza Baliabideetako zuzendariak 2014ko abenduaren 22an emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa gaitzesten zuena. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen haren bidez Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko itsasoko, mendiko eta urpekari-taldeetarako ordutegi-erregimen berezia onartu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen –1232/2015-A prozedura laburtuan- eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

(Ikus .PDF)

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 20a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala