Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2015eko abuztuaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3583

IRAGARKIA, «8 auto errentan hartzea, erosteko aukerarik gabeko errentamendu (renting) bidez, Uraren Euskal Agentziaren Ibilgailuen atalerako» eskuratzeko kontratua esleitu gabe utzi dela aditzera emateko dena (URA/001S/2015 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: URA/001S/2015.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Mota: hornidura.

b) Helburuaren deskribapena: 8 auto errentan hartzea, erosteko aukerarik gabeko errentamendu (renting) bidez, Uraren Euskal Agentziaren Ibilgailuen atalerako.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2015eko maiatzaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2015/1993 zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta berrogeita bat mila bederatziehun eta hogei (241.920) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Ebazpena kontratua esleitu gabe utzi dela aditzera emateko: 2015eko uztailaren 24a.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala