Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2015eko abuztuaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3578

EDIKTUA, 569/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 569/2014-G.

Demandatzailea: Petromiralles, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatua: Antonio Carlos de Oliveira Cunha.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-09an. Hona hemen epaitza:

63/2015 EPAIA

Epailea: Hector Lopez Causapé.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Petromiralles, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Alderdi demandatua: Antonio Carlos de Oliveira Cunha.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: judizio arrunteko demanda.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Petromiralles, S.L.k Antonio Carlos Oliveira Cunha-ren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, demandatua kondenatzen dut Petromiralles, S.L.ri 8813,28 euro ordaintzera. Kopuru horri erantsi behar zaizkio abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 7 artikuluan aurreikusitako interesak, 2009ko maiatzaren 10etik harakoak.

Kostuei dagokienez, demanda baietsi denez, Antonio Carlos Oliveira Cunha-k ordaindu behar ditu prozesu honetako kostuak.

Eraman bedi epai honen lekukotza dagokien autoetara, eta artxiba bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (2812-0000-04-0569-14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta, nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen du, Donostian, bi mila hamabosteko ekainaren bederatzian.

Antonio Carlos Oliveira Cunha demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2015eko ekainaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala