Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2015eko abuztuaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3575

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 404/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako 404/2014 prozedura bideratu da, Jovita Mier Reyes-ek eskatuta, Andres Rojas Zapataren aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

173/2015 EPAIA

Bilbon, bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita hiruan.

Nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaile naizen aldetik, ikusi ditut adostasunik gabeko dibortzioaren autoak, epaitegi honetan bideratu direnak, 404/2014 zenbakiarekin, Jovita Mier Reyes-ek eskatuta –June Astobieta Valle prokuradoreak ordezkatuta eta Javier Díaz Paternain abokatuak defendatuta–, auzi-ihesean den Andrés Rojas Zapataren aurka; eta Fiskaltzak parte hartuz.

EPAITZA

Dibortzioa dela-eta, Jovita Mier Reyes-en ezkontza deseginda dagoela deklaratzen dut, Andrés Rojas Zapataren auka –andre hori: June Astobieta Valle prokuradoreak ordezkatua–. Guztiarekin ere, deklarazio horri dagozkion ondorioekin, eta honako neurri arautzaileak ezartzen direlarik:

– Adingabekoaren gaineko guraso-ahala Jovita Mier Reyes-i esleitzen zaio esklusiboki.

– Adingabearen zaintza eta jagoletza Jovita Mier Reyes amari dagozkio, eta berarekin biziko da haren etxean (Bilboko M.ª Victoria Uribe Laso kalea, 4, 4.eko B).

– Ez da egoki Andrés Rojas Zapataren eta bere seme adingabekoaren arteko bisita-erregimenik ezartzea.

– 300 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da, 12 hilabetez, urte bakoitzaren hasieran eguneratuko da KPIren arabera. Hilabeteko lehen bost egunetan ordaindu behar da, horretarako izendatutako kontu-korrontean diru sartuz.

Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte; halakotzat hartuko dira sistema publikoak bere gain hartzen ez dituen hezkuntza- eta osasun-gastuak. Ez dira aparteko gastutzat hartuko eskola-matrikulak, -liburuak edo -materiala.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, dibortzio-deklarazioari doakionez irmoa dela adieraziz, eta ebazpeneko gainontzeko erabakien aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, epaitegi honen aurrean, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluan eta hurrengoetan jasotako izapideei jarraituz. Errekurtsoa Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Errekurtsoa aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euroko gordailua egitea epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, Botere Judizialari buruz indarrean dagoen Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian jasotako modu eta eran, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak lege horri emandako idazketan.

María Elena Rodríguez Vadillo-k, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen du.

Eta Andres Rojas Zapata demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala