Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2015eko abuztuaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3559

EDIKTUA, 548/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zk.ko epaitegia.

Judizioa: 548/2014 hitzezko jud.

Demandatzailea: Comercial de Desarrollos Electronicos, S.A.

Abokatua: Begoña Moure Silva.

Prokuradorea: Luis Pablo Lopez Abadia Rodrigo.

Demandatua: Eriz Barroso Rodriguez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2015-06-08an. Honako hau dio epai horren epaitzak:

Osorik baiesten dut Luis Pablo López Abadía Rodrigo prokuradoreak Comercial de Desarrollos Electrónicos, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Eriz Barroso Rodríguez jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua:

a) 4.500 euro;

b) Aipatutako zenbatekoaren (4.500 euroren) legezko interesak, demanda jarri zen egunetik aurrerakoak (2014-05-14); eta

c) Judizioaren kostuak.

Eriz Barroso Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko PZLb-ko 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko ekainaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala