Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2015eko abuztuaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3550

IRAGARKIA, zeinaren bidez Arostegi-Garaia Baserria establezimenduan ostatu turistikoaren jarduera ustiatzen duen titularrari eskatzen baitzaio aurkezteko jardueraren erantzukizunpeko adierazpena edo, bestela, jarduera bertan behera uzteko (establezimenduaren helbidea: Apotzaga Elizatea 17, Eskoriatza).

Ezinezkoa izan da aipatu erabakia ohiko moduan jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara:

ERABAKIAREN LABURPENA

Aintzat hartu beharra dago titular horren jokabidea ez datorrela bat Turismoa Antolatzeari buruzko 6/1994 Legearen 8.11 artikuluarekin, eta, gainera, lege horren 66.a) 2 artikuluaren arabera, falta astuna da publizitatea egitea edo zerbitzu turistikoak eskaintzea, aurretik erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe. Horrenbestez, 10 eguneko epea ematen zaio Ikuskaritza Zerbitzuaren aurrean egiaztatzeko hemen adierazitako legezko betebeharrak betetzen dituela edo zerbitzua eta publizitatea bertan behera uzteko.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Turismoa Antolatzeari buruzko Legearen 71.23 eta 73.34 artikuluekin bat etorrita, falta astunek 901 eurotik 9000 euro arteko isuna ekarriko dute eta, gainera, turismo-jarduera sei hilabetera arte eteteko zigor osagarria izan dezakete.

(Ikus .PDF)

Donostia, 2015eko uztailaren 2a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

FRANCISCO JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.


Azterketa dokumentala