Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2015eko abuztuaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3549

IRAGARKIA, honako helburu hau duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena: «EAEko elementu ozeano-meteorologikoen zaintza, jarraipena, kontrola eta kudeaketa» (Espedientea: M-129/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: M-129/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko tokia: kontratistak EAEko porturen batean dituen lokaletan bete beharko dira kontratu honen zerbitzuak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete, 2015eko azaroaren 16tik hasita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

– Prezioa: 60 puntu.

– Nola kontrolatu eta jasoko dituzten datuak eta nola bidaliko dizkioten Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzari: 2 puntu.

– Nola antolatuko duten berehalako abisu-sistema: 2 puntu.

– Nola batuko diren datu eta metadatuak eta nola fusionatuko diren baliabideak: puntu 1.

– Nola eta zergatik egingo diren aldaketa- eta eskuratze-txostenak: puntu 1.

– Nola egingo diren ur azpiko eta aireko azterketak: 7 puntu.

– Plataforma-aldaketarik izanez gero, nola aurreikusi duten hori: 2 puntu.

– Gauza bera plataformetako material osagarrien eta sentsoreen kasuan: 2 puntu.

– Gauza bera, buiak ainguratu eta desainguratzeko: 4 puntu.

– Gauza bera, buiak itsasoan dauden tokian bertan aztertzeko: 2 puntu.

– Desainguratzen eta istripuen ondoriozko arazoak konpontzen laguntzeko txostenen egitura: 2 puntu.

– Aurkeztu beharreko denbora- eta klimatologia-serieei buruzko txostenen egitura: 7 puntu.

– Nola emango dieten laguntza beste jarduera batzuei: 2 puntu.

– Nola lagunduko duten APMak egiten: 2 puntu.

– Aparailuaren egoerari eta sektorearekiko harremanei buruzko txostenaren egitura: 4 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 397.864,48 euro BEZa barne. Honela banatuko da urteka:

2015. urtea: 24.866,53 euro.

2016. urtea: 198.932,24 euro.

2017. urtea: 174.065,71 euro.

5.– Bermeak: behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 3a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: ez.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak: azken hiru ekitaldiei dagokien negozio-bolumenari buruzko adierazpena (2014, 2013, 2012).

– Betekizunak: urteko 400.000 euroko edo gehiagoko negozio-bolumena egiaztatu behar da.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko moduak:

Enpresaburuak kontratu hau burutzeko dituen instalazioei, ekipo teknikoari eta materialari buruzko adierazpena.

– Betekizunak:

Kaudimena egiaztatzeko, gutxienez honako hauek izan beharko dituzte:

a) Etengabe erabilgarri izan beharko dute ontzi bat, > 1500 k-ko masta eraisgarri hidrauliko bat edo garabi bat duena, polea-lapur irekiekin, sentsoreak barkutik bota eta jasotzeko.

b) Etengabe erabilgarri izan beharko dute portuko garabi bat, gutxienez 1500 k-koa, buia mugitzeko eta barkura aldatzeko (nolanahi ere, ez da beharrezkoa izango, baldin eta ontziak garabi bat badauka, portuko materiala jasotzeko gaitasuna duena).

c) Pantalan bat izan beharko dute, eurena edo etengabe erabiltzeko moduko bat, barkua porturatzeko.

d) Ohe bat etengabe erabilgarri izan beharko dute, buiak eta pantalanaren ondoko materiala manipulatzeko, garbitzeko, biltzeko eta mantentze-lana egiteko.

e) Presiozko ura botatzeko makina bat izan beharko dute, «cachet» erakoa edo antzekoa, buietako inkrustazioak garbitzeko.

f) Tailer bat, moilan bertan, buiak gordetzeko eta konpontzeko zabalgunea eta biltegia izango dituena.

g) Transpalet bat, buiak, pisu hilak eta gainerako materialak mugitzeko.

h) Urpekaritzako 8 botila etengabe erabilgarri izatea, gutxienez 15 litrokoak 200 atmosferako presioan, urpekaritzako lanak egiteko eta globoak jasotzeko.

i) Urpekaritza profesionaleko 3 jantzi-joko etengabe erabilgarri izatea.

j) Globo bat etengabe erabilgarri izatea, 500 k-ko pisuak jasotzeko, beste bat 250 k-ko pisuetarako eta beste bat 100 k-koetarako.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 4a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2015eko irailaren 16a; eta «B» gutun-azala: 2015eko irailaren 24a.

e) Ordua: 11:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 13a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala