Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2015eko abuztuaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3543

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2014-2015 ikasturteko Irale programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuei edo gizarte-ekimenezkoei diru-laguntzak emateko dena.

2015eko ekainaren 17ko Aginduak (2015-06-18ko EHAA), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarenak, Irale programaren baitan 2015. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2014-2015 ikasturtearen bigarren txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2014-2015 ikasturteko bigarren txandan Iraleren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.

Eranskinean adierazten da 2014-2015eko bigarren txandan Iralen izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 30a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala