Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2015eko abuztuaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3510

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 7koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Joseba Koldo Pérez de Heredia Arbigano jaunak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritzako idazkari nagusi izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Joseba Koldo Pérez de Heredia Arbigano jauna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritzako idazkari nagusiaren lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea (lanpostua: 511946 kodea, 1. dotazioa).

Bigarrena.– Kargugabetze horrek 2015eko uztailaren 31tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka,gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 7a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala