Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2015eko abuztuaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3488

IRAGARKIA, administrazioarekiko 124/15 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun orori hau jakinarazten zaio: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Marta Basaldua Perez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, 124/2015 prozedura laburtuaren izapideen ondorioz, Osakidetzaren 2015eko otsailaren 25eko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezezten baita aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 814/2014 Ebazpena, zeinaren bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu baitzen, eta informatikako teknikari espezialisten kategorian lanean aritzeko txanda irekiko destinoen esleipena egin baitzen; eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 816/2014 Ebazpena, zeinaren bidez izendapenak egiten diren informatikako teknikari espezialistaren kategorian (EPE 2011), txanda irekian, I. eranskinaren arabera. aurkakoa da aipatu errekurtsoa.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 23a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala