Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2015eko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3311

1330/2015 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Daniel Salazar Irusta jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendari izendatzen duena eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Aztertu dugu Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen martxoaren 26ko 702/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko apirilaren 1eko EHAAn (62. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Daniel Salazar Irusta jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu behar da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusiak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Daniel Salazar Irusta jauna izendatzea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko uztailaren 6tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala