Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2015eko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3282

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihurtzen dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2015eko otsailaren 17ko Ebazpenaz (2015-02-18ko EHAA; 33. zk.), hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.

Deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015ko ekainaren 22ko Ebazpenaz (2015-06-23ko EHAA; 116. zk.) argitaratu zen.

Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu egin dira. Gauzak horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarri eta onartu diren erreklamazioen emaitzak argitara emateko agintzea www.ivap.euskadi.eus helbideko Euskara atalaren Hizkuntza-eskakizunak azpiatalean.

2.– Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak ezestea.

3.– 2015eko ekainaren 22ko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtzea.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala