Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2015eko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3270

1010/2015 EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, uribeko erakunde sanitario integratuari atxikita dagokion kontratazio-mahaia sortzeko dena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, ente publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu, ente publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluak xedatutako jarraibideak kontuan izanda.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren ente publikoko estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan hau xedatzen da:

«Eratzen diren kontratazio-mahaiak, nolanahi ere, kide hauek izango dituzte:

a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi mahaikide, kontratazio-organoak izendaturikoak.

c) Mahaikide-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden legelarien artetik edo zuzenbideko lizentziatu diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hitza eta botoa dituela».

Osakidetza ente publikoko Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko akordioaren arabera (2015eko urtarrilaren 26ko EHAA, 16. zenbakia), Bizkaiko lurralde eremuko Osasun Barrutian Uribeko Erakunde Sanitario Integratua sortzen da. Erakunde berria osatuko dute, batetik, Uribe Eskualdeko zerbitzu-erakundeek eta, bestetik, Urduliz-Alfredo Espinosa Ospitaleak.

Kontuan hartu behar da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko estatutuek ezarritako prozedura eta kontratazio administratiboaren plangintza- eta betearazte-beharrizana atzeraezina dela, betiere Uribeko Erakunde Sanitario Integratua bateratzea eta integrazioa gauzatzeko asmotan.

Azaldutako guztiagatik, Zuzendaritza Nagusi honek, legeriak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, hau,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Desagertutako zerbitzu-erakundearen kontratazio-mahaia eratzeko aurreko ebazpen guztiak baliogabetzea, eta Uribeko Erakunde Sanitario Integraturako beste mahai bat sortzea, aurrekoa ordezkatuz, eta honela geratuko da:

Mahaiburua:

Titularra: Julia Zaldibar Quintana.

Ordezkoa: Rosario González Macho.

1. mahaikidea:

Titularra: Javier Sainz de la Maza Marroquín.

Ordezkoa: Susana González Solana.

2. mahaikidea:

Titularra: Elena Huidobro Bajo.

Ordezkoa: Rafael Maza Pastor.

Mahaikide-idazkaria:

Titularra: Idoia Basurto Neira.

Ordezkoa: José Ángel Martínez Rodríguez.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izango du indarra.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107, 114 eta ondorengo artikuluetan xedatutakoaren arabera (4/1999 Legeak aldatua), administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzako Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala