Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2015eko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3238

IRAGARKIA, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena, Ugao-Miraballesen (Bizkaia), IES Ugao BHI eraikin bat altxatzeko kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: C01/012/2014).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1

3. Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 95 88.

5) Telefaxa: 945 01 89 50.

6) Helbide elektronikoa: i-sola@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-09-02.

d) Espedientearen zenbakia: C01/012/2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: lanak.

b) Deskribapena: Ugao-Miraballes-en (Bizkaia), IES Ugao BHI eraikin bat altxatzea.

c) Loteen sailkapena eta lote-kopurua/unitate-kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua:

1) Helbidea: Ugao-Miraballes (Bizkaia).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 18 hilabete, zuinketaren egiaztapenaren akta sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 45214200-2.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak:

Formulak aplikatuz automatikoki balora daitekeen irizpidea:

– Prezioa: haztapena: % 70.

Balio-judizioen bidez, automatikoki baloratzen den irizpidea:

– Memoria, haztapena: % 30.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 5.428.042,16 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, zenbateko garbia: 5.428.042,16 euro. Guztira: 6.567.931,01 euro.

6.– Bermeak. Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: C, 2, f.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus bedi administrazio-klausula berezien plegua.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-09-03a, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko modua: paperean eta bitarteko elektronikoz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3. Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: www.euskadi.net/contratación

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskribapena: automatikoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak («C» gutun-azala) irekitzea, eta, halaber, automatikoak («B» gutun-azala).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna eta ordua: «C» gutun-azala: 2015-09-16a, 13:00ak. «B» gutun-azala: 2015-10-07 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2015-07-06.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala