Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2015eko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3237

EDIKTUA, 171/2015 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Francisco Saro Jaureguik, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut:

171/2015 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Aranzazu Aguinaga Mendizabalek epaia eman zuen 2015-02-26an. Honela diote hitzez hitz idazpuruak eta epaiak:

«35/2015 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko otsailaren hogeitaseia.

Nik, M.ª Aranzazu Aguinaga Mendizabalek, Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesaleko epaile naizenak, ikusi ditut 171/2015 berehalako falta-judizioaren autoak, ebasketa-falta bat dela-eta bideratutakoak. Bertan honako hauek izan dira alderdiak: Urko Arrillaga Oyanguren, Mendibil merkataritza-zentroko Zara establezimenduko arduraduna, salatzailea; Ahmed El Hussein El Sabiri, salatua, zeina ez baita judizioko ekitaldira agertu legez epatua egon arren, eta Ministerio Fiskala, akusazio partikular gisa, eta Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen du.

EPAITZA

Ahmed El Hussein El Sabiri salatua kondenatzen dut, lehen aipatutako ebasketa-faltaren egilea baita, hilabeteko isun-zigorra betetzera (eguneko 5 euro; beraz, guztira, 150 euro). Zigorra betetzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du: egun bateko askatasun-gabetzea jasoko du ordaindu gabe uzten dituen bi kuotako. Prozesuaren kostuak ere ordaindu beharko ditu, halakorik badago.

Ez dagokio erantzukizun zibilari buruzko ezer erabakitzea, Mendibil merkataritza-zentroko Zara establezimenduko araduradunak uko egin baitio akzio penal eta zibilak abiarazteari.»

Ahmed El Husseine El Sabiri (AIZ: Y1790824N) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko ekainaren zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala