Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2015eko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3236

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 741/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 741/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Rosa Argentina Jimenez Paguaga.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Francisco Agustin Ceballos Coveñas.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-04an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Rosa Argentina Jiménez Paguaga andreak bere izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Francisco Agustín Cevallos Coveñas jaunaren aurkakoa. Eta, horrenbestez, azken hori honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 850 euro, tronkoarenak; demanda aurkeztu zenetik –2014ko urriaren 24tik– ebazpen honen egunera arte sortu den diruaren legezko interesa, eta, gainera, urteko legezko interesa, bi puntuz gehituta, guztia ordaindu arte. Prozesuan sortutako kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei –demandatuari PZLko 497.2 artikuluan ezarritako eran jakinaraziko zaio, auzi-ihesean baita–, eta adieraz bekie, halaber, epaia irmoa dela eta haren aurka ez dagoela inolako errekurtsorik aurkezterik (PZLbko 455. artikulua).

Francisco Agustin Ceballos Coveñas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2015eko ekainaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala