Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2015eko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3232

131/2015 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundea eratzeko azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 8. eta 9. artikuluetan xedatuta dagoenez, Zuzendaritza Batzordean lehendakaria eta erakundearen menpeko sozietateetako lehendakariak ez ezik, bost kontseilari ere izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren ordezkari jardungo dutenak. Gainera, beste kide batzuk ere izango ditu batzordeak, energia edo industriaren eremuan izen ona duten pertsonen artean izendatuak.

Lege hori oinarri hartuta, martxoaren 12ko 177/2013 Dekretuaren bitartez, partez berritu ziren, azkenengoz, Euskal Autonomia Erkidegoak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean dituen kideak. Hala ere, momentu honetan eta Euskal Energiaren Erakundearen Zuzendaritza Kontseilua partez berrituko denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkarietako bat kargutik kendu eta haren ordez beste bat izendatu behar da.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko uztailaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Juan Ignacio García de Motiloa Ubis jauna kentzea Energiaren Euskal Erakundean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari duen kontseilari kargutik.

2. artikulua.– Aitor Patxi Oregi Baztarrika jauna izendatzea Energiaren Euskal Erakundeko kontseilari, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritzan.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala