Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3228

IRAGARKIA, Osasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariak zehapen-prozedura hasteko hartutako 02/2015 erabakia jakinarazteko dena.

Cafetería Pase establezimenduaren titular den Pase Vitoria, S.L. enpresari ezin izan diogu zehapen-prozedura hasteko erabakia jakinarazi ohiko moduan, hainbat saio egin dugun arren haren helbidean –Foruen kalea 39, Gasteiz–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horrenbestez, jakinarazten zaio 2015eko maiatzaren 27an zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela, ustez osasun-alorreko arau-hauste bat egin delako (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Hamabost egun ditu interesdunak bidezko iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigor-ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 eguneko epea duela bidezko iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz ematen da erabakiaren berri, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 6a.

Osasun Saileko Arabako lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala