Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3226

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 9ko Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariaren Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen honen bidez, 141/2015 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian ager daitezen.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak 141/2015 prozedura arrunteko administrazio espedientea bidaltzeko eskatu zuen. Errekurtsoa EUSPEL – Euskal Polizien Elkartasuna sindikatuak aurkeztu zuen, Ertzaintzaren lanpostu zerrenda aldatu duen Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko Aginduaren aurka (2015eko martxoaren 20ko EHAA, 54. zk.) (SIN-CON-006/2015-X).

Administrazio espedientea (PCA-426-2015/X) epaitegira bidali zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko epaitegian, 141/2015 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoan, ager daitezen eta beren legezko interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala