Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3225

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 9ko, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariaren Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen honen bidez epatzen dira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian den 147/2015 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak 147/2015 prozedura arrunteko administrazio espedientea bidaltzea eskatu zuen. Errekurtsoa Ertzaintzaren lanpostuaren zerrenda aldatu duen Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko Aginduaren (2015eko martxoaren 20ko EHAA, 54. zk.) aurka aurkeztu zen (SIN-CON-006/2015-X).

Administrazio espedientea (PCA-479-2015/X) epaitegira bidali zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko epaitegian, 147/2015 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoan, ager daitezen eta beren legezko interesen alde egin dezaten. Horretarako bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala