Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3224

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 9ko Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariaren Ebazpena jakinarazteari buruzkoa. Ebazpen honen bidez epatzen dira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian den 302/2014 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu zuen Ertzaintzaren lanpostuaren zerrenda aldatu duen Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko Aginduari (2015eko martxoaren 20ko EHAA, 54. zk.) dagokion administrazio espedientea (SIN-CON-006/2015-X). Izan ere, Epaitegiak zabaldu egin du 302/2014 prozedura arrunteko Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Ertzaintzaren lanpostuaren zerrenda aldatu duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren (2013ko abenduaren 10eko EHAA, 234. zk.) aurka aurkeztu zena.

Administrazio espedientea (PCA-104-2014/X) epaitegira bidali zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko epaitegian, 302/2014 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoan, ager daitezen eta beren legezko interesen alde egin dezaten. Horretarako bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala