Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3222

IRAGARKIA, 2015eko maiatzaren 4koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baitira Etxebizitzako sailburuordearen ebazpenak, zeinak eranskinean zerrendatuak baitaude.

Ezin izan zaie berariaz jakinarazpena egin iragarki honen amaieran adierazten diren interesdunei, ezezagunak izateagatik, absente egoteagatik, non bizi diren ez jakiteagatik edo bestelako arrazoiren batengatik. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluekin bat –lege hori Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zen–, eta zitazio honen eraginpeko interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako Plangintza eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) edo haien etxea dagoen Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daitezela jakinarazpen pertsonala egiteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 10 eguneko epean. Epe hori igaro ostean, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, hain justu ere agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala