Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3219

IRAGARKIA, «Villabona-Zizurkilen, Oria eta Asteasu ibaiak bideratzeko eta haietatiko uholdeetatik babesteko proiektu aldatzea» helburutzat duen obren administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena. Bigarren fasea. Lehen separata. Espedientea: URA/001/2014 espedientea.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/001/2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Objektuaren deskribapena: Villabona-Zizurkilen, Oria eta Asteasu ibaiak bideratzeko eta haietatiko uholdeetatik babesteko proiektu aldatzea. Bigarren fasea. Lehen separata.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 248. Zenbakia, 2014ko abenduaren 30ekoa.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleitzeko era: Hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bi milioi bederatziehun eta hogeita hamalau mila zazpiehun eta hogeita sei euro eta hamazortzi zentimo (2.934.726,18), BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko ekainaren 24a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2015eko uztailaren 8a.

c) Kontratista: UTE Construcciones Mariezcurrena S.L.– Construcciones Zubieder, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat bederatziehun eta bat mila bost ehun eta laurogeita hamasei euro eta hirurogeita hamar zentimo (1.901.596,70), BEZ kontuan izan gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala