Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3216

IRAGARKIA, Donostiako Barruti Judizialeko organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko, haiek berehalakoan, atez atez, autoan eta banan-banan banatzea -hori beste garraiobide batekin ezin bada- helburua duen administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 84 96.

5) Telefaxa: 945 01 90 29.

6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-08-10.

d) Espedientearen zenbakia: A-013-DAPJ-2015.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Donostiako Barruti Judizialeko organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko, haiek berehalakoan, atez atez, autoan eta banan-banan banatzea -hori beste garraiobide batekin ezin bada.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Donostiako Barruti Judiziala.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hamasei (16) hilabete.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 60120000-5.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra prezioa izango da, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan xedatutakoaren arabera. Formula: ikusi karatularen 30.2.1 puntua.

4.- Kontratuaren balio zenbatetsia: 172.727,27 euro.

5.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 172.727,27 euro. Guztira: 190.000 euro.

6.- Eskatutako bermeak.

● Behin-behinekoa: ez.

● Behin betikoa: % 5.

7.- Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 29.1. puntuan adierazitakoa.

8.- Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko abuztuaren 17a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 161 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak.

b) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

d) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

e) Eguna eta ordua: B gutun-azala: 2015-09-14, 10:30ak.

10.- Publizitateko gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.- Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

12.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala