Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3214

EDIKTUA, 193/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 193/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Eldugar LS S.L.

Abokatua: Egoitz Sorozabal Iturain.

Prokuradorea.

Demandatua: Vicente Hernandez Garzona.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-10ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dutEldugar LS S.L.k aurkeztu duen demanda, Vicente Hernández Garzonaren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 395,25 euro eta demanda aurkeztu denetik sortutako legezko interesak, ebazpen hau eman den egunetik bi puntuz gehituta. Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Vicente Hernández Garzona demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2015eko ekainaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala