Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3209

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 13koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea bosgarren aldiz aldatzeko Lege-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Segurtasun Sailak Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea bosgarren aldiz aldatzeko Lege-proiektua prestatu du. Lege-proiektu hori Xedapen Orokorrak egiteko prozeduraren Legean (8/2003 Legea, abenduaren 22koa) ezarritako izapideei jarraiki izapidetu behar da.

8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Hortaz, lege-prioektua jendaurrean jartzen da iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean.

Horrenbestez, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala zehazten duen 194/2013 Dekretuaren 11.2 a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea bosgarren aldiz aldatzeko Lege-proiektua ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoa betetzeko eta alegazioak aurkezteko, lege-proiektuaren edukia Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da aztergai (helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz), baita Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean ere, www.euskadi.eus webgunean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 13a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala