Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3208

AGINDUA, 2015eko ekainaren 16koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Hitz & Hitz Fundazioa eratu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Fundación Hitz & Hitz Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko azaroaren 18an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean eskari bat sartu zen, Fundación Hitz & Hitz Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (José Ramón Castaños Umaran jaunak sortu zuen fundazio hori). Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak bilkura egin zuen fundazioaren helburuak zilegi eta interes orokorrekoak direla eta fundazioa ekonomikoki bideragarria dela egiaztatzeko, eta 2015eko martxoaren 23an fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen, betiere agirietan atzemandako akatsak zuzentzeko baldintzapean.

Hirugarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2015eko martxoaren 30eko idazkiaren bidez, dokumentazioan atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zien interesdunei, eta 2015eko maiatzaren 15ean, espedientean ageri den dokumentazioa sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean.

Laugarrena.– Fundación «Hitz & Hitz Fundazioak, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, helburu hau dauka: «herritarren artean kultura berri bat sustatzea, egitura ekonomiko eta sozialak eta garapen-eredua aldatzeko eta haien oinarria den sistema politikoa demokraziaren bidetik aldatzeko».

Bosgarrena.– Estatutuetako 5. eta 6. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Bilbon dago (Erribera kalea 11, 5.a), eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

Seigarrena.– Hasierako dotazioa 30.000 eurokoa da. Kopuru hori ordaindu dela –agiri bidez– jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.

Zazpigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala baitago aurreikusita fundazioaren estatutuetan.

Zortzigarrena.– Patronatuko kideak, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hasieran hauek izango dira (2018ko uztailaren 15era arteko iraupena izango dute karguok):

– Lehendakaria: José Ramón Castaños Umaran jauna.

– Lehendakariordea: Koldo Josu Varona Peinador jauna.

– Idazkaria: Álvaro Marcos González jauna.

– Diruzaina: Jesús María Barrutia Sololuce jauna.

– Bokala: Pedro Ibarra Gëll jauna.

– Bokala: José Miguel de la Fuente Lavín jauna.

– Bokala: José Vicente Idoyaga Arróspide jauna.

– Bokala: Juan Hernández Zubizarreta jauna.

– Bokala: María Aránzazu Fernández de Garayalde Ulacia andrea.

– Bokala: María Begoña Zabala González andrea.

– Bokala: José Ramón Martín Urreta jauna.

– Bokala: Ignacio Bárcena Hinojal jauna.

– Bokala: Jaime Pastor Verdú jauna.

Izendatutako guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioa eratzeko espedientea hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez. Lege eta erregelamenduzko manuen arabera egin da Fundazioaren eraketa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-386 erregistro-zenbakiarekin–: Bilboko (Bizkaia) Fundación Hitz & Hitz Fundazioa erakundearen eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Osaera horretako kideak zortzigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, betiere 2014ko uztailaren 15ean Manuel López Pardiñas notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zk.: 1891). Eskritura publiko hori osatu da 2014ko irailaren 8 eta 17an eta 2015eko maiatzaren 15ean notario beraren aurrean egiletsitako eskritura publikoen bidez (protokolo zk.: 2229, 2295, 1380 eta 1381).

Bigarrena.– Fundazio hori, helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 16a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala