Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3204

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena; horren bidez, aldatu egiten da zuzendari berberaren 2015eko ekainaren 11ko ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda onartu zuena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan honako izangaiak hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren kanpo geratu ziren: Itziar Estrella Salazar, Janire Ruiz Matarranz, Leire Ortega Gutierrez eta Miren Nekane Aguilella Gonzalo. Izangaiek gorako errekurtsoak jarri zituzten kanpo geratzeagatik; zerrenda horiek Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko ekainaren 11ko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren (EHAA, 2015-06-15).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko ekainaren 29ko, 2015eko ekainaren 30eko eta 2015eko uztailaren 1eko Aginduen bidez aintzat hartu dira aipatutako gorako errekurtsoak; ondorioz, errekurritutako ebazpenak baliogabetubaliogabe uzten du errekurtsogileen kanporatzea prozesutik eta haiek sartzea agintzen du.

Ondorioz, eta hori betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko ekainaren 11ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda onartu zuena. Aldaketak honakoak dira:

Baliogabe uztea hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren Itziar Estrella Salazar andrearen kanporatzea (Haur Hezkuntza espezialitateko izangaia da); eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatzearren onartuen behin betiko zerrendan sartzea.

Baliogabe ustea hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren Janire Ruiz Matarranz andrearen kanporatzea (Lehen Hezkuntza espezialitateko izangaia da); eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatzearren onartuen behin betiko zerrendan sartzea.

Baliogabe ustea hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren Leire Ortega Gutiérrez andrearen kanporatzea (Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko izangaia da); eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatzearren onartuen behin betiko zerrendan sartzea.

Baliogabe ustea hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren Miren Nekane Aguilella Gonzalo andrearen kanporatzea (Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko izangaia da); eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatzearren onartuen behin betiko zerrendan sartzea.

Bigarrena.– Ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbidean www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak» – Berriak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala