
134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3203
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 1ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena; horren bidez, aldatu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan zuzendari berberaren 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpena (kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zuena programazio didaktikoa ez aurkezteagatik) eta 2015eko ekainaren 11ko Ebazpena (hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren kanpo geratu ziren izangaien behin betiko zerrenda onartu zuena).
Nestor Angel Cenicacelaya jaunak Lehen Hezkuntza eta Gorputz Hezkuntza espezialitateetan eskabidea aurkeztu zuen, 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren (EHAA, 2015-02-18koa) bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, dei egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan. Programazio didaktikoa aurkeztu zuen Lehen Hezkuntza espezialitatean, eta ez Gorputz Hezkuntza espezialitatean. Horregatik, izangaia agertzen da Gorputz Hezkuntza espezialitatean kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrendan programazio didaktikoa ez aurkezteagatik.
Nestor Angel Cenicacelaya jaunak gorako errekurtsoa jarri zuen Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenaren kontra (EHAA, 2015-05-15ekoa), kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zuena programazio didaktikoa ez aurkezteagatik, aipatutako 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko ekainaren 12ko Aginduaren bidez aintzat hartu da aipatutako gorako errekurtsoa; ondorioz, Gorputz Hezkuntza espezialitatean programazio didaktikoa epean aurkeztutzat jotzen da eta errekurritutako ebazpena baliogabe uzten du, espezialitate horretan errekurtsogilearen kanporatzeari dagokionez.
Horren ondorioz, programazio didaktikoa aurkeztu ondoren eta gorako errekurtsoa aintzat hartu ondoren, Lehen Hezkuntza espezialitatetik kanpo geratzen da, programazio didaktikoa ez aurkezteagatik; eta onartuta geratzen da Gorputz Hezkuntzan.
Aipatutako estimazioaren ondorioz, Nestor Angel Cenicacelaya jaunak hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ondoren izangai onartuen behin betiko zerrendan sartzeak eragiten du.
Ondorioz, eta hori betez,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zuena programazio didaktikoa ez aurkezteagatik (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitua). Aldaketa honakoa da:
1.– Baliogabe ustea Nestor Angel Cenicacelaya jaunaren kanporatzea Gorputz Hezkuntza espezialitatean programazio didaktikoa ez aurkezteagatik.
2.– Sartzea Nestor Angel Cenicacelaya jauna kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrendan programazio didaktikoa ez aurkezteagatik, Lehen Hezkuntza espezialitatean.
Bigarrena.– Aldatzea Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2015eko ekainaren 11ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda onartu zuena (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitua). Aldaketa honakoa da:
Sartzea Nestor Angel Cenicacelaya jauna hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ondoren izangai onartuen behin betiko zerrendan, Gorputz Hezkuntza espezialitatean, txanda librean.
Hirugarrena.– Ebazpena argitaratuko da, interesdunei jakinarazteari begira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbidean www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak» -> «Berriak: Programazio didaktikoa ez aurkeztearren baztertuta geratzen direnen zerrenda».
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 1a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
RSS