Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2015eko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3202

AGINDUA, 2015eko uztailaren 9koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez onartu egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarridun lanpostuak hornitzeko lehiaketa berezien oinarri orokorrak.

I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten lanpostu batzuk bete behar dira. Lanpostuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat dira eta aurrekontuetan diruz hornituta daude; lehiaketa bidez bete behar dira, horrela xedatu baita Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan. Bada, lege-testu horren 6.1.j) artikuluan eman zaizkidan eskumenak baliatuz eta EAEko Herri Administrazioetako funtzionarioen lanpostuak hornitzeko araudia (190/2004 Dekretuaren bidez onetsi zena) betez, organo eskudunek aginduzko txostenak egin ostean, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deituko diren lehiaketa bereziak arautzeko oinarri orokorrak onartuko dira. Agindu honen I. eranskinean jasotzen dira.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala