
133. zk., 2015eko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3193
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 9koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez epatzen dira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian den 141/2015 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak 141/2015 prozedura arrunteko administrazio espedientea bidaltzea eskatu zuen. Errekurtsoa ERNE sindikatuak aurkeztu zuen, Ertzaintzaren lanpostuaren zerrenda aldatu duen Segurtasuneko Sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko Aginduaren (2015eko martxoaren 20ko EHAA, 54. zk.) aurka. (SIN-CON-006/2015-X).
Administrazio espedientea (PCA 464/2015-X) epaitegira bidali zen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko epaitegian, 141/2015 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoan, ager daitezen eta beren legezko interesen alde egin dezaten. Horretarako bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
RSS