
133. zk., 2015eko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 1 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3192
IRAGARKIA, 229/2015-2.sekzioa prozedura arruntean epatzeko idazkia jakinarazten duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 229/2015-2.sekzioa prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du, Juan Ignacio Garcia-Velilla Gonzalez jaunak, Alberto José Fernández Darlas de la Peña jaunak, Monserrat Fornells Angelats andreak, José María Unsain Azpiroz jaunak eta Miguel Angel Alonso Arana jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurritutako egintza Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailaren 2015eko martxoaren 4ko Agindua da, Donostiako «Bellas Artes» Jauregia, kultura-ondasun gisa, monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena; agindu hori GAOn argitaratu zen (49. zenbakia) 2015eko martxoaren 13an.
Ezinezkoa izan da interesdunei jakinarazpena egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1 artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan ezarritako moduan. Horrenbestez, aipatutako prozeduran interesdun horiei jakinarazten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salara bidali dela eskatutako espedientea, eta bederatzi eguneko epea jartzen zaie, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozedura horretan personatzeko, betiere beraien interesak defendatzeko komenigarritzat jotzen badute.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 6a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.
RSS