Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2015eko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3188

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETS-ko mantentze-arearako ibilgailuen hornidurari buruzko lizitazioari publizitatea emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: ETS-ko mantentze-arearako ibilgailuen hornidura.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzapen/entrega epea: hiru (3) hilabete.

e) Luzapenak: ez.

f) Loterik: bai. 1. lotea: lur orotarako ibilgailu bat (1); 2. Lotea: hiru (3) furgoneta.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 58, puntu artean) eta, 100 km/ordu gasolio kontsumo batazbestekoa (balorazioa 0 eta 2, puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 40 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: laurogeita hamar mila euro (90.000), BEZik gabe. 1. lotea, hogeita hamar mila euro (30.000), BEZik gabe; 2. lotea, hirurogei mila euro (60.000), BEZik gabe.

5.– Bermeak: Pleguaren Karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko abuztuaren 28a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014034).

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2015eko irailaren 4ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: bai, karatulan zehaztutakoaren arabera.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2015eko uztailaren 8a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala