
133. zk., 2015eko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3183
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 395/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 395/2014 prozedura bideratu da, Joycar Wilson-ek eskatuta, Pedro Dickson-en aurka. Guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
47/2015 EPAIA
Durango, bi mila eta hamabosteko apirilaren hogeita laua.
Úrsula Pérez Junco andreak, Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile den aldetik, ikusi ditu guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko auto hauek, epaitegi honetan 395/2014 prozedura-zenbakiarekin bideratu direnak, Joycar Wilson andreak eskatuta (Idoia Gandiaga Bergareche andrea izan du prokuradore, eta Elena Iutxasti andrea letradu); demandatua Pedro Dickson jauna izan da, auzi-iheslaria bera. Fiskaltzak ere parte hartu du.
EPAITZA
Neurri hauek hartzea erabaki da:
1.– Joycar Wilson andreak izango du XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, bi gurasoena izango da.
2.– Pedro Dickson jaunari bisita-erregimen hau ezartzen zaio:
● Asteburuak, txandaka: aitari dagozkion asteburuetan, larunbat nahiz igandeko goizeko 10:00etan hartuko ditu adingabeak amaren etxean, eta hara eramango ditu 21:00etan.
● Gabonetako oporraldia bi zatitan banatuko da, eta aita dagokion zatian egon ahal izango da bere seme-alabekin, egunero, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Lehenengo urtean, amak aukeratuko da zein zati nahi duen, eta hurrengo urteetan txandaka aukeratuko dute.
● Aste Santuko oporraldia ere bi alditan banatuko da. Lehenengoa ostegun santutik larunbateko 16:00etara izango da, eta, bigarrena, larunbateko 13:30etik pazko-astelehenera arte. Aitak, dagokion aldian, 10:00etatik 19:00etara egon ahal izango da seme-alabekin. Txandaka aukeratuko dute aldia, eta lehenengo urtean amak aukeratuko du.
● Udako oporraldia hamabost eguneko lau alditan banatuko da: lehenengo aldia uztailaren lehen eguneko 09:00etatik uztailaren 16ko 19:00etara izango da; bigarrena, uztailaren 16ko 19:00etatik uztailaren 31ko 19:00etara; hirugarrena, uztailaren 31ko 19:00etatik abuztuaren 16ko 19:00etara; eta, laugarrena, abuztuaren 16ko 19:00etatik abuztuaren 31ko 19:00etara. Aita lehen eta hirugarren aldian edo bigarren eta laugarren aldian egon ahalko da bere seme-alabekin. Aldiak aukeratzeko, urtero txandakatuk dira, eta lehenengo urtean amak aukeratuko du.
● Bisita-aldietan, amaren etxean lo egingo dute adingabeek.
3.– Pedro Dickson jaunak, mantenu-pentsio gisa, hilean 200 euro ordainduko ditu (100 euro seme-alaba bakoitzeko), aurreratuta eta hil bakoitzeko lehen bost egunetan, adingabeen amak zehazten duen kontuan. Zenbateko hori urteko eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldakuntzen arabera.
Adingabeen ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek, halakotzat zein gastu hartzen duten adostu ondoren. Adostasunik ezean, gurasoetako edozeinek Prozedura Zibilaren Legearen 776.4 artikuluan aurreikusitako prozedura baliatu ahal izango du, zenbateko jakin bat ezohiko gastua dela deklaratu dadin. Ezohiko gastutzat hartuko dira aurrez aurreikusi ez diren edo aurreikusi ezin diren beharrezko gastuak.
Ez da erabakirik hartzen prozesuan sortutako kostuen inguruan.
Aurkaratzeko modua: epai honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena jaso eta hogei eguneko epean, eta organo judizial honen aurrean aurkeztu beharko da.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Pedro Dickson demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko apirilaren hogeita lauan.
IDAZKARIA.
RSS