Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2015eko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3182

EDIKTUA, 989/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 989/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Pio Baroja kaleko 2. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Pedro Luis Fernandez.

Prokuradorea: Tomás Salvador Palacios.

Demandatua: Teusa, Musaat Mutua de Seguros de Aparejadores y Arquitectos Tecnicos eta Luis Antonio Beracoechea Fernandez de Troconiz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-03-06an. Hona hemen epaitza:

Partez baiesten dut Salvador prokuradoreak Donostiako Pio Baroja kaleko 2. zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren ordez aurkeztu duen judizio arrunteko demanda, honako hauen aurkakoa: TEUSA (Técnicas de Restauración de Edificios, S.A.), José Luis Beracoechea Fernández de Troconiz jauna eta Musaat. Horrenbestez, demandatuak solidarioki kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 42.664,03 euro eta zenbateko horrek demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, ebazpen hau eman den egunetik bi puntuz gehituta. Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Luis Antonio Beracoechea Fernandez de Troconiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2015eko martxoaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala