Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2015eko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3179

EDIKTUA, finkak immatrikulatzeko bideratutako 15/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa (zuzenketa).

Nik, Daniel Ruiz Martinezek, Amurrioko (Araba) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkaria naizenez, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 15/2015 jabari-espedientea bideratu da (immatrik.jab.esp.), Gizalab Fundazioa Politika Sozialeko Berrikuntza Zentroak eskatuta, finka hauek immatrikulatzeko:

PROBIDENTZIA

Epailea: Monica Basurto Garrido andrea.

Lekua: Amurrio (Araba).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren hogeia.

Burón prokuradoreak aurreko idazkia aurkeztu du. Idazki hori dagozkion autoekin batera jarri. Adierazitakoa aztertuta:

«Eduardo Villate mugakideari dagokionez, bere bigarren abizena Abasolo da, eta ez Alonso, probidentzian jasota dagoen bezala».

Espedientea aurkeztu duenari jakinarazten zaio, ebazpena aztertu ostean, aipatutako hutsa ez dela agertzen.

Honi dagokionez:

«Andrés Unanue Basaldua gehitu behar da, Aiaran (4. poligonoa, 214. partzela) kokatuta dagoen landa-finkaren mugakidea delako».

13. finkan –datu hauek dituen landa-finka, Aiarako udal-mugartean kokatua–, «Katastro erref.: 3. poligonoa, 214. partzela» dioen lekuan, «....4. poligonoa» esan behar du. Horrez gain, jasota egon behar du Andrés Unanue Basaldua jauna partzela horren mugakidea dela, hegoaldetik.

Araba Garapen Agentzia, S.A. gehitzeari dagokionez, Aiaran (4. poligonoa, 377. partzela) kokatuta dagoen landa-finkaren mugakidea delako, adierazten da Araba Garapen Agentzia, S.A. mugakide gisa agertzen dela hegoa eta iparra puntu kardinaletan; ondorioz, atal horretan ez da hutsik hautematen.

Halaber, ofizioz, huts hauek hauteman dira:

9. zenbakiarekin adierazitako finkan, «Katastro erref.: 3. poligonoa, 1387. partzela», «Partzelaren azalera 1.336,07 m2» dioen lekuan, «Partzelaren azalera 2.336,07 m2» esan behar du.

15. zenbakiarekin adierazitako finkan, «Katastro erref.: 3. poligonoa, 1258. partzela», «3. poligonoa, 1256. partzela» dioen lekuan, «3. poligonoa, 1257. partzela» esan behar du.

17. zenbakiarekin adierazitako finkan, «Katastro erref.: 3. poligonoa, 1498. partzela», «...... E.–, 3. poligonoa, 1499. partzela, Lazara Liria Urquiza andrearena...» dioen lekuan, «Lazaro Uria Urquiza jauna ...» esan behar du.

Aurkaratzeko modua: Epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, aurkaratu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtsogilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banco Santander bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0001 0000 10 0015 15 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Idazkariaren sinadura. Epailearen sinadura.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Amurrio (Araba), 2015eko ekainaren 1a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala