Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2015eko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3174

AGINDUA, 2015eko ekainaren 16koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Llona Badiola Hostelería de Artxanda Fundazioa»ren estatutuetako 18. eta 21. artikuluetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da, honako aurrekarietan oinarriturik:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko urtarrilaren 7an, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan honako eskabide hau jaso zen: «Fundación Llona Badiola Hostelería de Artxanda Fundazioa»ren idazkari gisa, José Antonio Aspiazu Peñak aurkeztutakoa, zeinetan Fundazioaren Estatutuen eta Patronatuaren aldaketa inskribatzeko eskatzen baitzen.

Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketa partzialari eta presidentzia aldatzeari buruzko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu zen. Eskritura hori, Bilboko Ignacio Linares Castrillón notarioaren (protokolo-zenbakia: 2.004) aurrean, Fundazioak egiletsi zuen, 2014ko urriaren 9an.

2014ko maiatzaren 29an egindako batzarraren akta jasotzen da aipatu eskritura publikoan. Batzar horretan, besteak beste, Fundazioaren Estatutuetako 18. eta 21. artikuluak aldatzea erabaki zen.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Zerbitzu Teknikoek, espedientea aztertu ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Llona Badiola Hostelería de Artxanda Fundazioaren Estatutuetako 18. eta 21. artikuluen aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori, non Estatutuetako artikuluen aldaketa jasotzen baita, Bilboko Ignacio Linares Castrillón notarioaren (protokolo-zenbakia: 2.004) aurrean, Fundación Llona Badiola Hostelería de Artxanda Fundazioak egiletsi zuen, 2014ko urriaren 9an.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 16a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala