Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2015eko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3158

IRAGARKIA, 13/15-G-TAB zehapen-prozedurari hasiera emateko Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza Teresa Reguero Muriel «Bar Tahur» establezimenduaren titularrari (Etxezarreta kalea 6, Ordizia, Gipuzkoa). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio 2015eko maiatzaren 28an zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko, eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea ikusi ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia).

Ohartarazten zaio hamabost egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, egoki irizten dituen alegazio, agiri edo informazioak emateko, frogaldiari hasiera ematea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz ematen da erabakiaren berri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

(Ikus .PDF)

Donostia, 2015eko ekainaren 30a.

Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkaria,

RAFAEL URIBARREN AXPE.


Azterketa dokumentala