Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2015eko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3154

EDIKTUA, 2015eko ekainaren 25ekoa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, L-2015-48-1671-I espedienteari buruzkoa.

José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, honako ediktu hau eman du.

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu ondoren, Asier Taberna Ungil jaunari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, L-2015-48-1671-I espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua –Sektore Publikoa arrazionalizatzeko eta Administrazioaren beste aldaketa batzuk jasotzen dituen irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua– eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

– Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiri eguneratua, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zeneko eguna jasotzen dituena. Ez dute balio izango, aipatutako akreditaziorako, laguntza-eskabidea aurkezten den eguna baino hilabete bat baino gehiagoko aurrerapenez emandako agiriak. Erroldatze-ziurtagiria ez bada egoitza eraginkorraren froga, edo beharrezkotzat jotzen bada eskaria aurkezten ez duen aitak edo amak azken bi urteetan izan duen bizilekua jakitea, pertsona horren Pertsona Fisikoaren Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpena zein zerga-administrazioaren aurrean egin behar zuen jakiteko, diru-laguntzak kudeatzen dituen organoak informazio hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztea eskatu ahalko du.

(Ikus .PDF)

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen denetik 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 25a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala