Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2015eko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3150

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 3862/2014 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan 3862/2014 espedientea bideratu da, gizartearentzat lanak egiteko zigorra betetzeari buruz. Gasteizko Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak ezarri zion zigor hori, 194-13-B exekuzioan, Andres Steven Castillo Ortizi. Zigortua (NAN zk.: X8040975) 1993-12-05ean jaio zen Kolonbian, Diego eta Maria Amparoren semea da, eta hauxe du azken helbide ezaguna: Iruña Veleia 63 – 3. A, Vitoria-Gasteiz. Egun, ez dakigu non bizi den. Espediente horretan, autoa eman zen 2015-06-16an, eta xedapen-zatiak honela dio hitzez hitz: «Deklaratzen dut Andres Steven Castillo Ortizek ez duela bete gizartearentzako hirurehun eta hirurogeita bost lanaldi egiteko zigorra, Gasteizko Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak ezarria 194-13-B exekuzioan.

Oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Horren berri jakinarazi bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, Zigor Kodearen 88.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako».

Andres Steven Castillo Ortiz zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko ekainaren 18an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala