Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2015eko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3146

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 181/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak 181/2015-E.

Demandatzailea: Johanny Lerbours Moreta.

Abokatua: Javier Monedero Arribe.

Prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz De Cerio.

Demandatua: Pefecto Ventura de la Cruz.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan epaia eman da, 2015-06-09an; honako hau diote idazpuruak eta epaitzak, hitzez hitz:

391/2015 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Johanny Lerbours Moreta.

Abokatua: Javier Monedero Arribe.

Prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz de Cerio.

Alderdi demandatua: Pefecto Ventura de la Cruz.

Judizioaren gaia: ezkontzaz kanpoko guraso eta seme-alabentzako neurriak hartzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Johanny Lerbours Moreta andreak Perfecto Ventura de la Cruz jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, XXXXX seme adingabearekiko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

a) Eten egiten zaio Perfecto Ventura de la Cruz jaunari XXXXX Ventura Lerbours semearen gaineko guraso-ahala; izan ere, ama bakarrik baliatuko da ahal horretaz; eta, era berean, amari esleitzen zaio semearen zaintza eta jagoletza. Ez da komunikazio- eta egonaldi-araubiderik ezartzen zaintza ez duen gurasoaren alde.

b) Ezkontideen semearentzat mantenu-pentsio bat ezartzen dut, zaintza ez duen gurasoaren kargura, hilean kontzeptu guztiengatik jasotzen dituen diru-sarrera garbien % 25ekoa, eta, betiere, gutxienez hileko 120 eurokoa, hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

c) Seme/alaba adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den; eta dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pefecto Ventura De La Cruz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala